Itxi

Faktoria

Apirilaren 29an

Arnaldo Otegi, 'Faktoria'n

Hauteskundeen balorazio errondari ekingo diogu EH Bilduren koordinatzaie nagusiarekin. Gainera, Tabakalerako UBIK liburutegiko bitartekarien grebaren eraginaz ere ariko gara.

  • Arnaldo Otegi.

    Arnaldo Otegi. Argazkia: EFE

Hauteskunde biharamuneko lehen balorazio azkarren ondoren, estudioko elkarrizketa luzeen itzulia abiatuko du, astearte honetatik aurrera, 'Faktoria' k. Lehen gonbidatua Arnaldo Otegi izango da, EH Bilduren koordinatzaile nagusia. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei.  Solasaldi garaian izango da hori, hain zuzen ere, Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iñigo Adurizekin osatuko den solasaldiaren barruan.

Saioa bukatzeko, Koldo Almandoz zinemagileari egingo diogu lekua, zinema eta aktualitatea ikuspegi pertsonaletik lotu ditzan. Goizeko zortzietako albistegiaren aurreko zutabea, Garbiñe Ubedak sinatuko du astearte honetan.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, musika marrazten duen Imanol Sesma ezgautuko dugu eta zuzenean egingo dugu ariketa hori berekin. Musika entzun eta musika bakoitzak marrazki bat iradokitzen dio. Gainera, Tabakalerako zerbitzurik erabilienak, UBIK liburutegiak, lau hilabetetik gora daramatza itxita, bertako bitartekarien greba dela eta.  Langileekin eta langileen ordezkariekin hitz egingo dugu. Enpresa kontratatzaileari  eta Tabakalerari ere iritzia eskatu diogu. Enpresak ez du publikoan iritzirik eman nahi. Tabakaleraren erantzunaren zain gaude. Bestalde, baserrian ala kale-etxean bizitzea oso ezberdina al da gaur egun?  Baserriak partekatuz bizi diren bi pertsonarekin hitz egin dugu eta gai hori jarriko diegu mahai gainean, Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibartzabali. Azkenik, negua epela izan denez, arratoiak garaiz ugaldu dira eta desratizazio programak egiten hasita daude. Barakaldon izan gara arratoiei botika jartzen.