Faktoria
UBIK-ekoen greba
'Tabakalerako zerbitzurik erabiliena izanda, ezin da ulertu'
Lau hilabetetik gora daramatza UBIK Sorkuntza Liburutegiak itxita, bitartekarien greba dela eta. Lan baldintza duinak eskatzen dituzte eta negoziazioak oso mantso doaz
-
Tabakalera aurrean, greban diren UBIK liburutegiko bitartekarien protesta bat
24:40 min
Xumar Altzugarai UBIK liburutegiko bitartekariarekin eta ELA sindikatuko ordezkariarekin, Maddi Aspiazu-rekin hitz egin dugu 'Faktoria'n UBIK-eko grebari buruz. Euren aldarrikapenak eta egoera ezagutu dugu. Negoziazioak mantso doazela adierazi digute, baina aste honetan beste bilera bat espero dutela.
Greban dauden bitartekariek ezin dute ulertu Tabakalerako zerbitzurik erabiliena UBIK izanda (iaz, 180.000 erabiltzaile izan zituen), nolatan duen Tabakalerak horrelako jarrera irmoa eta 'erresistentzia', lan baldintzak hobetzeko. Mila eurotik beherako soldatak dituzte, asteburutan ere lan egin behar izaten dute aparteko ordainik gabe, opor ordainduak hartzeko aukerarik ez dute izan....
Sedena enpresaren bidez ditu kontratatuta Tabakalerak UBIK-eko bitartekariak. Sedenak esan digu, ez duela publikoan adierazpenik egingo eta Tabakalerak erantzun digu, oraingoan ezinezkoa izango dutela elkarrizketa batekin parte hartzea.
Erabiltzaileekin ere iritzi bilduma osatu dugu eta langileei babesa adierazi diete.