Itxi

Faktoria

Zientzia

Rafael Yuste neurobiologoa NY eta Donostia artean ariko da aurrerantzean

Euskadi Irratia | Amaia Portugal

Euskadi Irratian aurreratu bezala, Ikerbasquek Rafael Yuste ikertzailea fitxatu du, urtean bi hilabetez DIPCn lan egiteko. Columbia Unibertsitateko irakaslea da Yuste. Amaia Uribe egon da berarekin.

  • Rafael Yuste

    Rafael Yuste

    3:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rafael Yuste madrildarra da, eta 33 urte daramatza New Yorken. Columbia Unibertsitateko irakaslea da eta une honetan zientzia arloan martxan dagoen proiektu handienetakoa dauka esku artean. Barack Obama bera konbentzitu zuen, 6.000 milioi dolarreko proiektua onartzeko. Brain proiektuaren helburua da burmuinak nola funtzionatzen duen jakitea, buruko gaixotasunak sendatzeko.

Urtean bi hilabete emango ditu Donostiako DIPC zentroan, eta zubi lana ere egingo du Euskal Herriko eta Estatu Batuetako zientzialarien artean. New Yorken egiten ari den ikerketa albo batera utzi barik, Donostiako fisikariekin batera egingo du lan burmuinean neurketak egiteko material berriak bilatzeko.

Brain proiektu garrantzitsuan parte hartze zuzena izango dute, beraz, Euskal Herriko zientzialariek. Mundu osoko 500 laborategi ari dira Estatu Batuetako Kongresuak finantziatzen duen ikerketa hori aurrera eramaten.