Faktoria
Zientzia
Emakume zientzialarien datu-base bat osatu dute
‘Eskatu emakumezko zientzialari bat’ izeneko ekimena jarri dute martxan. Datu-base bat da, diziplina zehatz batean adituak diren emakumeak erraz aurkitzeko. 7.500 zientzialarik eman dute izena jada.
-
Emakume ikertzailea
3:35 min
Orain urtebete baino gutxiago jarri zuten martxan datu-basea, eta 7.500 emakumezko zientzialarik baino gehiagok eman dute izena dagoeneko. 133 estatu, 174 diziplina, eta ehun mila bisita baino gehiago. Horiek, aurreneko urte honetan eman dituen zenbakiak.
Euskal Herriko dozena erdi bat zientzialari ere badaude gutxienez, datu-base honetan. Amaia Albizua BC3 ikerketa zentroko ikertzailea da horietako bat. Albizuak espero du, datu-base honi esker, emakume zientzialariek oihartzun handiagoa izango dutela hemendik aurrera, eta sareak ehuntzeko ere balio dezakeela uste du.
'Request a Woman Scientist' du izena datu-baseak. Denentzat dago eskuragarri Interneten, izena emateko zein iturri gisa baliatzeko.