Faktoria
Maiatzaren 6an
Lander Martinez, astelehenean, 'Faktoria'n
Elkarrekin Podemosen idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu, 09:00etan. Gainera, Tefloiak duen PFOA sustantzia aztertuko dugu, magazinean.
-
Lander Martinez. Argazkia: EFE
Lander Martinez Elkarrekin Podemosen idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu, astelehenean 'Faktoria'n, 09:00etan. Gainera, Imanol Basterretxea ere elkarrizketatuko dugu. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea da bera, eta beste bi irakaslerekin egindako ikerketaren arabera,giza baliabideen kudeaketa eta politika Fagor Etxetresnak kooperatibaren gainbeherako faktoreetako bat izan zen.
10:00etan, ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, tefloiak duen PFOA sustantzia aztertuko dugu. Gainera, Lasarteko Eraikuntza Eskolako ikasleek EHUko Arkitekturako ikasleekin egin duten topaketan izan gara eta han jasotakoak entzungo ditugu. Bestalde, Euskarabentura aurten ere martxan da. Igone Mariezkurrena koordinatzailea, iaz parte hartu zuen Kattalin Berasain eta aurten parte hartuko duen Haizea Sanchez gazteak izango ditugu. Azkenik, Sanprabusa astelehenean zabalduko du Jon Mujika bergararrak. Autobus taberna bat izango da eta ezagutu egingo dugu.