Itxi

Faktoria

Maiatzaren 13an

Israel, Eurovision jaialdiaren atarian, asteleheneko 'Faktoria'n

Maiatzaren 26ko hauteskundeen atariko elkarrizketa sortan, Bea Ilardia elkarrizketatuko du Maite Artolak, Euskal Herria Bilduk Bizkaian ahaldun nagusi izateko aurkeztu duen hautagaia.

  • 2018ko Eurovisioneko irudi bat

    2018ko Eurovisioneko irudi bat

Asteartean hasiko dira Israelen Eurovision jaialdiko kanporaketak, eta maiatzaren 18an izango da finala, Tel Aviven. Israelen aurkako ekintzaileek boikoterako deia egin dute, eta Gazan, bien bitartean, 2014ko gerratik izandako erasoaldirik bortitzena izan da asteburuan. Hamasek eta Israelek su-etena adostu duten arren, tentsioa ez da erabat baretu. Momentuko egoeraren berri emango digu Mikel Ayestaran EITBko berriemaile bereziak, asteleheneko 'Faktoria'n.

Horrez gain, maiatzaren 26ko hauteskundeen atariko elkarrizketa sortan, Bea Ilardia elkarrizketatuko du Maite Artolak, Euskal Herria Bilduk Bizkaian ahaldun nagusi izateko aurkeztu duen hautagaia. 08:30tik aurrera izango da elkarrizketa hori.

Solasaldian, Iñaki Galdos, Gaizka Aranguren eta Jesus Prieto Mendaza ariko dira. Eguneko zutabea, berriz, Mixel Berhokoirigoinek sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Alessandro Ruta ezagutuko dugu. Italiarra da, Otxandion bizi da eta Euskal Telebistako Giro-aren emankizunetan parte hartuko du Italia erakutsiz. Bestalde, “Emakumea eta lurraldea#defendatzaileak” bira antolatu dute Lumaltik Herriak eta Berdinak Gara Gobernuz kanpoko erakundeek.  Giza Eskubideen aldeko borrokan ari diren  lau emakume gonbidatu dituzte (El Salvador, Guatemala, Mexikoko Chiapas-eko eta Guatemalako lau emakume) eta hitzaldiak ematen ibiliko dira 11 egunez. Pedro Ruiz Berdinak Gara GKE-ko boluntarioarekin hitz egingo dugu. Azkenik, plastikoa berrerabiliz arropak egiten dituzte Donostiako AEG moda eskolan eta bertara joango gara, nola egiten duten ikustera.