Faktoria
Maiatzaren 14an
Europako hauteskundeei buruzko mahai-ingurua, astearteko 'Faktoria'n
EAJko Izaskun Bilbao (CEUS koalizioa); EH Bilduko Pernando Barrena (Orain Errepublikak); Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko hautagaia eta PSE-EEko ordezkari Jose Ignacio Asensio izango ditugu.
-
Pertsona bat botoa ematen. Argazkia: EFE
Maiatzaren 26ko Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko saioa egingo du astearteko 'Faktoria' saioak, 09:00etatik aurrera. Gonbidatuen artean izango dira EAJko Izaskun Bilbao, CEUS koalizioaren aldetik; EH Bilduko Pernando Barrena, Orain Errepublikak koaliziotik; Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko hautagaia eta PSE-EEko ordezkari Jose Ignacio Asensio. Askotariko gaiak izango dituzte hizpide; besteak beste, migrazioa, brexit-a eta estaturik gabeko nazioen aldarrikapenak.
Aurretik, solasaldian, Ainhoa Etxaidek eta Xabier Riezuk parte hartuko dute. Eguneko zutabea Garbiñe Ubedak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, NAKBA eguna, palestinarren exodoaren eguna, izango da maiatzaren 15ean eta Sara Haraui palestinar euskaldunarekin hitz egingo dugu. Gainera, Ordiziako Jakintza ikastolak Etiopiarekin lotutako proiektua du esku artean eta bertako irakaslea (Angel Cuerdo) eta bi ikasle (Garazi Irastorza eta Hodei Munduate) etorriko zaizkigu egiten ari direna kontatzera. Bestalde, “Euskara aisialdian nola sustatu”, gai hori jarriko dugu mahai gainean Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibartzabal-ekin eta adibide gisa Urtxintxa eskolaren 'Parketarrak' egitasmoa ezagutuko dugu. Hainbat herritan martxan jarri ondoren, orain Donostiara iritsi da parkeetan jolas euskaraz egiteko egitasmoa. Azkenik, Xabier Dindart-en lana ezagutuko dugu. Pirinioetan hartzak aztertzen lan egin du hiru urtez Frantziako gobernuarentzat.