Itxi

Faktoria

Pirinioetako hartza

'Plazer handiz aritu naiz hiru urtez Pirinioetako hartzak aztertzen'

Xabier Dindart-ek Ehizaren eta Basa Faunaren Erakunde publiko frantziarrarentzat egin du lan hiru urtez Pirinioetako hartzak aztertzen. Aurten lortu du lehenengo aldiz Pirinioetan hartz bat ikustea.

  • Claverina hartza Pirinioetan

    Claverina hartza Pirinioetan

    16:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pirinioetan 45-50 hartz inguru bizi dira eta azken aldian albiste izan dira, Zuberoako eta Nafarroako artzain pare bati ardi bana jan dizkietelako. Frantziako gobernuak urrian Esloveniatik ekarritako Claverina hartzari leporatzen dizkiote erasoak. Harekin batera ekarri zuten Sorita hartza, kumeekin ikusi dute eta ondorioz ez dute uste asko mugituko denik.

Xabier Dindart-ekin Nere, Canellito, Claverina, Sorita eta Pyros hartzei buruz hitz egin dugu. Azken hau hiltzat ematen dute, azkeneko bi urteetan ez delako bere berririk.

Hartzen arrastoak lortzeko, zuhaitzetan ke usaina sortzen duen produktu bat jartzen dute hartzak erakartzeko eta enborrean sare bat. Hartzak, ke usainak erakarrita zuhaitzera hurbiltzen dira eta zutik jarrita enborrean "karraka" egitean, sarean geratzen zaizkien ileak aztertzen dituzte.

Hiru urtez lan hori egin duen arren, Pirinioetan aurten ikusi du lehenengo aldiz hartza aurrez-aurre. Gaixorik zegoen hartz-kume bat zen, bere amak ere utzita zuena, jakina zelako ezin zuela bizirik iraun. Besotan izan zuen Dindart-ek hartz kumea, saiatu ziren sendatzen, baina hil egin zen.

Pasio handiz egin du lan Xabier Dindart-ek hartzen arrastoen atzetik eta orain beste lan bat duen arren, bere kontura 'plazer duelako' joaten da mendira hartzen aztarna bila.