Faktoria
Familia Enpresak
'Familia enpresen % 15 nekez iristen da hirugarren belaunaldira'
Unai Arzubiaga EHUko Familia Enpresen Katedrako kidea da, eta bertan, tailerren bitartez, enpresa hauen biziraupena luzatzen laguntzeko gomendioak ematen dituzte. Bi kasu ere ezagutu ditugu.
-
Unai Arzubiaga
21:08 min
Ines Matxiarena Donostiako Eskulanen Etxeko jabeetako bat da. 3 ahizpen artean daramate denda eta laugarren belaunaldira iritsi dira. Leire Berasategi, aldiz, M.Berasategi Kafeak dendako kidea da eta hirugarren belaunaldian daude momentu honetan. Bi kasuetan, bizirauteko eta konpetentziari aurre egiteko moduak kontatu dizkigute.
Izan ere, Unai Arzubiaga adituak azaldu duen moduan, familia enpresen % 15 nekez iristen da hirugarren belaunaldira. Eta zergatik gertatzen da hori?
Bestalde, aurki, Bilboko Merkataritza Ganberarekin batera, EHUko Familia Enpresen Katedrak jardunaldiak antolatuko ditu berriz ere.