Itxi

Faktoria

Lihoa berreskuratzen

Aran Garmendia: 'Gure kontsumo ohiturak aldatzen badira, mundua aldatzen da'

Lihoa berreskuratzeko lanean ari da Aran Garmendia, bere baserrian, Errenterian. Hazia erein eta ondoren lantzen du, azkenean oihala lortu arte, prozesu horren garrantziaz hitz egin digu bere etxean.

  • Aran Garmendiak bere etxean hartu gaitu lihoaren berreskuratze prozesuari buruz hitz egiteko.

    Aran Garmendiak bere etxean hartu gaitu lihoaren berreskuratze prozesuari buruz hitz egiteko.

    20:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aran Garmendia baserritarra da, eta gaur egun lihoa berreskuratzeko lanean ari da. Duela hainbat urte hasi zen haurrekin lihoa berreskuratzeko lanean, baina ikastaro horiek ondo egin ahal izateko lihoa egin behar zen, eta horretarako lihoa ereiten hasi zen. Etxean esan zioten 'lizentziatura bat izanda, orain hasiko zara lihoa ereiten?', baina berak argi zuen hazia ereitea baino gehiago zela egin nahi zuena, izan ere 'kontzientzia ereite bat sustatu nahi zuen'.

Gaur egun lihoa erein, eta ondoren hori oihal bilakatzeko prozesuan lan egiten ari da, berak argi duelako, 'gure kontsumo ohiturak aldatzen badira, mundua aldatuko da'.