Itxi

Faktoria

Zientzia

Erietxetatik abiatu, gizarte osoaren elikadura sistema iraultzeko

Euskadi Irratia | Amaia Portugal

Elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dugun modua ez da batere jasangarria. Horri buelta emateko, ospitaleei erreparatzea proposatzen du EHUn hasi berri duten Renascence proiektuak.

  • Sukaldea

    Sukaldea

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ospitaleetako elikadura sistema eraldatzen bada, errazagoa izango da gizarte elikadura sistema, oro har, eraldatzea. Hala uste dute Renascence izeneko europar proiektuan diharduten zientzialariek.

Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia eta elikaduraren alorreko ikertzaileak ari dira elkarlanean egitasmo honetan. Elikagai sistema, zirkulu osoa, irauli nahi dute; Europan, elikagaiak ekoitzi, prozesatu, garraiatu, kontsumitu eta xahutzeko modua ez baita jasangarria.

Gaurtik gaur ez dago erietxeetako elikagaien erosketa eta prestaketei erreparatzen dien adierazlerik, eta proiektu honetako parte-hartzaileak sinetsita daude ospitaleak gakoa direla elikadura sistema osoa iraultzeko.

Azterketa bibliografikoa egiten ari dira uneotan, Europako ospitaleek zer protokolo dituzten ikusteko. Proiektuak hiru urte iraungo ditu guztira.

Nutrizioan doktore eta proiektuko ikertzaile den Goiuri Alberdirekin hitz egin dugu.