Itxi

Faktoria

LEP frogen azpiegitura

'Azterketen data zein den jakiteko trikimailu asko erabiltzen dituzte'

Lan Eskaintza Publikoen atzean dagoen azpiegitura erraldoia zein den kontatu dugu Faktorian

  • Lan Eskaintza Publikoak

    Lan Eskaintza Publikoak

    15:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ate joka ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako hezkuntza saileko lan eskaintza publikoak. Bi deialdiak elkartuta, 2.500 lanpostu baino gehiago eskainiko dituzte eta 18.000 lagunek eman dute hautaprobetarako izena. Azpiegitura handia eskatzen du horrek guztiak, frogak prestatu, azterketa egin, inprimatu, zuzendu, hautagaiak zaindu eta behar den moduan kokatzeko.

Lan Eskaintza Publikoen atzean dagoen azpiegitura ezagutu dugu Faktorian. Lan eskaintza egiteko erabakia hartu, froga diseinatu eta azterketa eguna arteko bidea egin dugu hiru gonbidatuen laguntzarekin: Fulgencio Aledo IVAP Herri Arduralaritzaren euskal erakundeko koordinatzaile nagusia; Maite Ruiz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko ikuskari orokorra eta Edurne Sauto, Barakaldoko BEC erakustazokan ekitaldi handien antolaketa daraman taldeko arduradunarekin.