Faktoria
Felix Ibargutxi
Felix Ibargutxi: 'Kazetari onak galdetu egin behar du'
'Bizikletatik jeitsitakoan mundua lauso ikusten duzu'. Horrela laburbildu digu Felix Ibargutxi kazetariak erretiroa hartu ondoren sentitzen duena. Oroitzapenak idazten hasita dago, baina etxekoentzat.
-
Felix Ibargutxi kazetaria Euskadi Irratiko estudioan
29:31 min
Otsailean hartu du erretiroa Felix Ibargutxi kazetari legazpiarrak. Orain sentsazio arraroak dituela aitortu digu, bizikletatik jeitsita mundua lauso ikusten duela. baina egindako lanean eroso eta gustura aritu dela. Zer kontatu asko zuen jendea ezagutzeko aukera eman dio (adibidez Aita Zabala, Bixente Barandiaran eta Nikolas Zendoia) eta horiekin topo egitea gauza handitzat du Ibargutxik.
Euskal kulturak eman dituen izen handiak gertutik ezagutzeko eta elkarrizketak egiteko aukera ere eman dio kazetaritzak.
Erreportajea gustatu izan zaio gehien Felix Ibargutxiri, `harnas luzeko kazetaritza` egin du. `Galdetzaile gisa definituko nuke nere burua`esan digu. Eta argi du kazetari onak galdetu egin behar duela. Ematen dioten informazioarekin bakarrik ez duela konformatu behar. Umorez kontatu digu prentsa aurreko agerraldietan ospea ere irabazita zuela, bera zelako galdera gehien egiten zituena.
Egin, Zeruko Argia, Argia eta Habe-n lan egin ondoren, El Diario Vasco egunkari gipuzkoarrean hasi zen lanean eta han aritu da urte luzez gaiak euskaraz lantzen, erretiroa hartu duenera arte. Euskarazko prentsa indartzeko bideaz hizketan hasita, ´Berria´egunkariaren adibidea jarri du eta argi ikusten du: `El Diario Vasco gaztelaniazko kazeta izango da beti`
Bere haurtzaroko Legazpin gaztelera zen nagusi kalean. Ikasketa guztiak ere gazteleraz egin zituen. Ondorioz, euskara berreskuratu egin behar izan zuen.
Gaur egun amaginarrebaren zaintzak eta baratzeak betetzen dio egunaren zati handia. Hala ere, etxekoek eskatuta, hasita dago oroitzapenak idazten, baina 'barrurako, etxekoentzat' esan digu.
Hau dena eta askoz gehiago kontatu digu Felix Ibargutxi kazetariak 'Faktoria'n. Entzun!!!!