Faktoria
Elixabete Garmendia
'Bortxaketaren ertzak'
Samara Velte kazetariak 'Nik sinesten dizut liburuan' 2016ko sanferminetako bortxaketa haren ertz guztiak miatu dituela azpimarratu du iritzi-emaileak.
-
Elixabete Garmendia
2:38 min
"Hiru gizonezko Iruñeko kartzelatik irteten. Autoetan sartu eta ziztu bizian alde egiten, kazetari eta kamerei iheska. Laster beteko da urtea irudi horiek telebista guztietako pantailak zeharkatu zituztenetik. Iazko ekainaren 23a zen. 2016ko sanferminetan emakumezko bat bortxatzeagatik kondenatutako bost gizonezkoetako hiru ziren. Epaileek fidantzapean libre utzita zihoazen beren etxeetara". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Elixabete Garmendia iritzi-emaileak.