Faktoria
Maddalen Arzallus
'Txobinismoa'
Macronen gobernuak Seaskako ikastolekin duen jarrera salatu du iritzi-emaileak bere zutabean.
-
Maddalen Arzallus
2:34 min
"Nahi duenak esan dezala nahi duena, demokraziek eta errepublikek ez dute lortu herritar guztiok berdinak izaterik. Deitu aberatsak, agintariak, buruak edo kasta baina herrialderik aurrerakoienetan ere, oraindik batzuk besteen gainetik daude. Mozorrotu daiteke antxumez edo txanogorritxuren amonaz. Baina ipuinetako otsoa, beti otso". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Maddalen Arzallus bertsolariak.