Faktoria
Ekainak 3
Haurren kontrako abusuak eta Francoren deshobiratzea, astelehenean, 'Faktoria'n
Basaurira joko dugu, astelehenean zabalduko baita bertan haurren kontrako abusuak salatzeko lehen zerbitzua. Franco deshobiratzeaz, berriz, Mikel Aizpuru historialaria ariko da.
-
Ume bat
Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Basaurira mugituko da astelehenean, egun horretan zabalduko baita bertan haurren kontrako abusuak salatzeko lehen zerbitzua. Iñigo Isuzkiza eskaria egin zuen Plataformako bozeramaileekin eta Asier Iragorri zinegotzi eta alkategaiarekin hitz egingo dugu bertan.
Asteleheneko 'Faktoria'k, astebete ere egingo du aurrera, kontutan hartuta, astelehenean zortzirako dagoela ezarria Franco deshobiratzeko eguna. Mikel Aizpuru historialari eta Eusko Jaurlaritzako Ondare zuzendariarekin arituko dira gaiaz, solasaldiaren tartean.
Horrez gainera, internet bidezko personal shopper zerbitzua eskaintzen duen ‘Lookiero’ enpresa bizkaitarra ezagutuko dugu, Europako merkatuan nabarmen hazten ari dena.
Goizeko zortziak aurreko zutabea Nuria Lopez de Guereñuk sinatuko du astelehenean.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Gora Etorri musika talde durangarra ezagutuko dugu. Agrodance gisa definitu daiteke euren estiloa eta sekulako giroa jartzen dute han eta hemengo jaietan. Azkenik, Elkarbidean erakundeak jende aurrean aurkeztu behar du lantzen ari diren “co-housing” proiektua eta arratsaldeko agerraldiaren aurretik gurean kontatuko dute zertan ari diren. Mikel Valerok emango dizkigu azalpenak