Faktoria
Lookiero
Aditu baten kriterioarekin erositako arropa, etxean
Erandiotik Europako zazpi herrialdetara ematen du zerbitzua Lookierok, 2016an Oier Urrutiak sortu zuen zerbitzuak. Milioi bat erabiltzaile baino gehiago dituzte.
-
Oier Urrutia eta Mariel Perez, Lookieroren egoitza nagusian.
14:51 min
Arropa erostera joatea gustatzen ez zaionari edota erosterakoan aditu baten laguntza eta aholkua jaso nahi dituenari gauzak erraztean ikusi zuen enpresa aukera Oier Urrutiak. Sortu zenetik haziz joan da Lookiero eta, gaur egun, 250 beharginek osatzen dute enpresa, gehienak Erandioko egoitzan.
Erabiltzaileak emandako datuetan oinarrituta arropa aukeraketa egiten duten personal shopper-ak dira gehienak, erabiltzaileen gustuak eta premiak ahalik eta era egokienean interpretatzen saiatzen direnak. Datuen kudeaketak ere aparteko garrantzia du enpresan, arropak aurrez erosiak izaten baitira eta erosketa egokiak egiteko datu horiek ongi aztertu eta filtratuta egin behar izaten baitira.
Europako zazpi herrialdetan eskaintzen du zerbitzua Lookierok eta epe laburrean ez dute beste inon ezartzeko asmorik. Teknologia alorrean egingo dute ondorengo hilabeteetan ahalegin nagusia, bezeroari eskaintzen dioten zerbitzua hobetzeko asmoz. Momentuz, gizonezkoen merkatura irekitzeko asmorik ere ez dute, emakumeengana bideratuko dute euren eskaintza, egiten duten hori ahalik eta ongien egin eta Europa mailako erreferente bihurtzeko.