Faktoria
Enrique Zuazua
'Datuek duten arriskua kapitalak zuena baino demokratikoagoa da'
Humbold Katedra eskuratuta Alemaniara egingo du abuztuan matematika aplikatuko ikerketekin jarraitzeko. Hara egin aurretik aritu da matematikaz, matematikez egitekoaz eta euskarari buruz.
-
Enrique Zuazua. Argazkia: Deustuko unibertsitatea
28:07 min
'Unibertsoa matematikaren hizkuntzan idatzita zegoela esan zuen Galileok, eta gure gizartea askoz ere gehiago'. Hori Enrique Zuazua matematikariak 'Faktoria'ko elkarrizketaren hasieratik nabarmendu duen ideia. 'Denean dago matematika', esan du eta onartu, gaur egungo mundua ongien difinintzen duen terminoa algoritmoa izan litekeela. Aukerez eta muga berriez aritu da eta ez hainbeste urre gorriaren, datuen, arriskuez: 'Lehen botereak zuen indarra, datuen mundura transladatu da baina demokratikoagoa da datuek duten arriskua lehengo kapitalak zuena baino'.
Matematikek erronka handienei aurre egiteko baino, galdera egokiak egiteko balio dutela uste du. Eta Euskal Herriari begiratuta, berak badaki zein jarriko luketen algoritmoek lehen lerroan: hizkuntza. 'Gizakiek duten bereiztasuna dira zientziak eta hizkuntza. Matematika', esan du, 'hizkuntza unibertsala da. Euskara, berriz, gure gurea'.
Euskararekin egin du mundura, eta euskararekin, eta Eibarko tallar eta mendietako usainarekin egingo du, datorren abuztuan, Alemaniara ere. Humboldt katedrari esker, 3,5 milioi euro jaso berri ditu saritan bere matematika aplikatuko ikerketa egiteko bertan. Han jarraituko du 'infinitura bidean' matematikaren mugak gero eta hurrunago eramaten.