Itxi

Faktoria

Garbiñe Ubeda

'Konparaketa'

AHTa izan du hizpide iritzi emaileak.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    2:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Hauteskundeen zurrunbiloan sartu aurretik jakin genuen, noizbait, eraikitze lanak bukatu, burdinbidea elektrifikatu eta egin beharreko guztia egin eta gero, zortzi euro eskasen truke eskuratu ahal izango dugula Bilbo, Donostia eta Gasteiz batuko dituen tren ezin azkarragoaren billetea. Era berean, hiru milioi billete inguru salduko direla batez beste urtean, estimazio ofizialen arabera. Ezin uka gure AHT endogamiko horrek pazientzia kiloka eta irudimena zakuka eskatuko dituela, obra osoaren kostua 8000 milioitik gorakoa izanik, eta bidaia bakoitza 8 eurokoa, 350 urte-edo beharko direlako lanak billeteen bidez amortizatzeko, biderketak ongi egin baldin baditut behintzat, eta ez ote diren ordurako denak Martera joanak izango, hemengo hondamendiak behartuta". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.