Itxi

Faktoria

Ekainak 12

Arantxa Tapiari elkarrizketa, asteazkeneko 'Faktoria'n

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Azpiegitura, Nekazaritza eta Arrantza arloetako sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak 09:00etan.

  • Arantxa Tapia

    Arantxa Tapia, Euskadi Irratiko artxiboko irudi batean

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Azpiegitura, Nekazaritza eta Arrantza arloetako sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak asteazkeneko 'Faktoria' saioan, 09:00etatik aurrera. Askotariko gaiak izango dituzte hizpide; besteak beste, Euskaltel, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko gune berrien irekiera, Abiadura Handiko Trenaren lanak eta datorren urteko aurrekontuak.

 Solasaldian, Amaiak Espinosak, Laura Mintegik eta Iker Riojak gaurkotasunari lotutako gaiak jorratuko dituzte. Eguneko zutabea Elixabete Garmendiak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik. Zinema mundukoak, berriz, Koldo Almandozen eskutik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Atxukarro zentroak diru-laguntza jaso du alzheimerrari buruzko proiektu bat garatzeko, eta Maite Blanco ikerlariarekin hitz egingo dugu. Galdetuko diogu gingivitisak alzheimerrarekin lotura duela dioen ikerketa horri buruz ere. Gainera, asteburuan Irunen Bidasoa ibaia garbitzeko elkartuko dira; deialdia egingo digute Gaztelekutik. Bestalde, Bilboko Ingenieritzako ikasleek aurkeztu dute Formula Student Bizkaia autoa eta bihar ezagutuko dugu auto hori eta euren lana, eta Arrasatetik Txinara, zakur eta guzti, bizikletaz joan den bikotea etorriko zaigu euren abenturak kontatzera. Maddi Urizar eta Iñigo Prieto dira. Azkenik, Donostiako Basati hotel berriko langileentzat jantziak diseinatu ditu Irati Guarretxena moda diseinatzaileak eta kontatuko digu nolako jantziak egin dituen