Itxi

Faktoria

Zubiri Lentzeria

'Denentzako ditugu barruko arropak, baita bularra falta dutenentzako ere'

Bizkaiko Zubiri Lentzeria dendak 110 bete zituen udazkenean, eta duela egun gutxi denda berria zabaldu du Donostian. Gorputz mota guztiak hartu izan dituzte kontuan, emakume guztiek dute zer erosi.

  • Zubiri denda

    Zubiri denda

    13:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denda txikietan erosteari utzi eta Internetera edota merkatal gune handietara jotzeko ohitura geroz eta zabalduagoa dagoen honetan, bada esperantzarako tarterik ere. Nora Zubiri Rey Zubiri Lentzeria dendan aritzen den laugarren belaunaldia da. 1908an zabaldu zuten lehenengo denda, Bizkaian, eta orain bostekoa osatuko dute: Donostiara egin dute salto, Hondarribi kalean dago euren denda.

Horrez gain, minbizia izan eta bularra galdu duten emakumeentzat ere badutela arropa azaldu digu Norak; bainujantziak eta bularrekoak dituzte. Horrelako produktuak aurkitzea zaila ote den jakin nahi izan dugu eta Katxalin elkartera jo dugu, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkartera.