Faktoria
Gorka Urbizu
'Gogorrak izango dira azaroko kontzertuak, bukaera hunkigarria izango da'
Aroa ixteko momentu aproposa dela, 'reset' artistikoa egiteko gogoa daukala esan digu Gorka Urbizuk 'Faktoria'n. Azaroan amaituko du Berri Txarrak taldeak 25 urteko ibilbidea.
-
Gorka Urbizu
34:15 min
Berri Txarraken azken kontzertuak gogorrak izango dira, Gorka Urbizuk azaldu duenez 'Faktorian'. Ez daki nola joango diren, baina hunkigarriak izango direla aitortu digu. Reset artistikoa egiteko beharra dauka Urbizuk, baina argi du pertsonaia eta pertsona bereizi behar direla; horregatik, ez du uste bere hurrengo proiektuari bere izen-abizenak jarriko dizkionik.
Horrez gain, uztailaren 14an asko miresten dituen artistekin joko duela taldeak esan digu. Taldearen despedida biraren baitan, Kobetamendin izango dira eta hainbat lagun izango dituzte ondoan: Anari, Iñaki ‘Matxet’, Facu Díaz, Aitor Gorosabel, Iseo, Aiora Renteria eta Enrique Villarreal ‘El Drogas’, besteak beste.
Entzuleen galderak erantzun ditu Gorka Urbizuk, Berri Txarrak taldeak jasoko duen 2019ko Adarra Saria ere izan du aipagai, eta baita Nafarroako egoera politikoa ere.