Itxi

Faktoria

Zientzia

Dronak eta robotak, aerosorgailuen eta eguzki panelen mantentze lanetarako

DURABLE izeneko proiektu europarra ari da koordinatzen Bidarteko ESTIA ingeniaritza eskola. Egitasmoak dituen hamar bazkideen artean, Euskal Herriko beste hiru ere badaude.

  • Energia eolikoa

    Energia eolikoa

    3:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

DURABLE da Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskolak zuzentzen duen Europako proiektu honen titulua, baina azpititulua luzeagoa eta argigarriagoa da: mantentze lanetako dronak eta robotak, eremu atlantikoan energia berriztagarriak sustatzeko.

Eskualde atlantikoen arteko elkarlana sustatzen duen programa batek finantzatzen du DURABLE, Europar Batasuneko funts baten bitartez. ESTIAk koordinatzen du, baina hamar bazkide dira guztira, aholku batzordeaz gain. Tartean, Euskal Herriko beste hiru partaide ere bai: Lortek teknologia zentroa, Alerion Technologies enpresa eta Energiaren Euskal Erakundea.

Ia lau milioi euroko aurrekontua du proiektuak, eta hiru urteko iraupena. Orain bi hilabete eskas abiarazi zuten. Parke eolikoek eta fotovoltaikoek batez ere mantentze lanei dagokienez dituzten erronkei irtenbidea aurkitzea da asmoa, eta horretarako, beharrak identifikatu eta eskura dauden teknologiak probatuko dituzte.

Juhane Dascon ESTIAko ingeniariarekin eta egitasmo honetako partaideetako batekin hitz egin dugu.