Faktoria
Garbiltzaileen greba
'Tajuzko lan baldintzak lortu arte ez gara lanera bueltatuko'
Nekane Zabala eta Olatz Iruretagoieta Gipuzkoan komisaldegi eta epaitegietako langileen ordezkariak dira. 9 hilabete daramatzate greban.
-
Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako langileen huelga
8:49 min
9 hilabete, 272 egun, lan baldintza duinak aldarrikatzen. Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaileek eraikin publikoetako atarietatik Donostia erdigunera eraman dute protesta. Boulevarren 3 eguneko kanpaldia abiatu dute, euren lan baldintzak hobetu behar direla erakustarazteko.
Soldata arrakala dagoela salatzen dute eta kale garbiketan ari diren langileen baldintzekin alderatzen dute euren egoera. Kale garbiketan ari diren gehienak gizonezkoak dira; komisaldegi eta epaitegikoak, berriz, emakumeak. Eta bien arteko soldata aldea oso handia da.
Boulevarrean jarri duten kanpaldian izan da 'Faktoria', Nekane Zabala eta Olatz Iruretagoiena garbitzaileen testigantza jasotzeko. Nekanek 23 urte daramatza Hernaniko komisaldegian garbiketa lanetan, Olatzek 20 urte Tolosako komisaldegian.