Faktoria
Donostiako Benta Berri
'Salduta gaude eta ez dakigu zer gertatuko den gure etxeekin'
Donostiako Benta Berriko Babes Ofizialeko Etxeen kasuaz mintzatu gara bertan bizi diren bizilagunekin eta Gipuzkoako Etxebizitzen lurralde ordezkariarekin.
-
Benta Berri
9:51 min
Sekulako polemika sortu da Washingtonen egoitza nagusia duen Blackestone inbertsio funtsa Antigua auzoko etxebizitzen jabea dela jakin denetik. 2028an gaur egun Eusko Jaurlaritzak bermatzen dien babes egoera galdu egingo dute eta gaur egun ordaintzen duten 700 euro inguruko alkairu errenta asko igo daiteke. Bizilagunek balkoietan kartel ugari zintzilikatu dituzte Babes Ofizialeko Etxebizitzak ote diren zalantzan jartzen dituzten mezuekin.
Babes Ofizialeko 510 Etxebizitzaz ari gara, 3 bloke eta 24 ataritan banatuta. 1998an sartu ziren bizilagunak bertan bizitzera eta Jaurlaritzak alokairuan eskaini zituen lehenetariko promozioa izan zen. Hasiera haieratik salatu zuten, adibidez, saldu zieten erosteko aukera ez zela kontratuan ageri. Alokairu bizilagunen elkarteak eta Stop kaleratzeakek 12 bat etxegabetze salatu dituzte. Eta orain salatzen dutena da Blackstone putre funts deitzen zaionak beren etxetik kaleratuak izateko arriskua ekarri diela. Ezin izango dituztelako alokairuen errenta altuak ordaindu. Gogora dezagun, munduko hirugarren higiezinen inbertsio funtsik handiena dela Blackstone.
Beti egon da funts pribatuen esku Benta Berriko promozioa. 1998. urtean bertan lehiaketa publiko baten bitartez, Espainia mailan indar handia duten Metrovacesa eta Vallermoso enpresa eraikitzaileek osatu zuten UTEaren esku geratu zen Eusko Jaurlaritzarena zen Benta Berriko azalera eskubidea.
Horiek Testa Residencial izeneko Socimiarekin batu eta haren esku utzi zuten alokairuen kudeaketa. Espainia mailan liderretako bat da Testa: 10.600 etxebezitza ditu bere esku estatuan eta Hego Euskal Herrian. Donostian zehazki, etxebizitzen %6.5 dago Testa Socimiaren esku. Socimi edo putre funts ere deitzen diete gisa honetako enpresei. Errentagarritasun handiena ateratzeko, etxeak merke erosi eta alokairu garestiak ezartzen dituztelako.
Eusko jaurlaritzari erantzunak eskatu dizkiete, haiek ordea ezin dutela ezer egin adierazi digute. Esku pribatuen esku egotea ez dela ezohikoa; gehiengoa baizik. Hala adierazi digu Alfonso Sanz, Gipuzkoako Etxebizitzen lurralde ordezkariak.