Faktoria
Aingeru Epaltza
'Enbido ustela'
Nafarroako eta Espainiako gobernu osaketaren harira osatu du irrati urteko azken zutabea iritzi-emaileak.
-
Aingeru Epaltza
2:59 min
"Bai Madrilen bai Iruñean izerdi artean ailegatzen ari da bere hondarrera ikasturte informatiboa. Izerdi artean eta jakin gabe hiriburu horietako bakoitzean nor noiz izanen den agintari. Karta guztiak mahai gainean daude. Jakina da bakoitzak esku artean duena. Eta hala ere enbidoka jokalariak, bati ez bada bertzeari ziria sartuko diotelakoan. Sanchezena garbi dago, merke pagatu nahi du Podemosen sustengua. Orain arte, jarduneko gobernuburuak Ciudadanosekin egiten zuen mehatxu. Hemendik aitzina, hauteskundeak errepikatzea izanen da Iglesiasen gainean erabiliko duen ezpata. Pentsatu hutsez oilo-ipurdia jartzen zait. Berriz ere hauteskunde orokorrak?". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.