Faktoria
Uztailak 12
Eutanasiaz, ostiraleko 'Faktoria'n
MAribel Tellaetxe zenaren seme David Lorenterekin hitz egingo dugu.
-
Maribel Tellaetxe zena senitartekoekin. Argazkia: Euskadi Irratia
Eutanasia eta heriotza duinari buruzko eztabaida politikoaren erdigunean da berriz ere. Vicent Lambert, 11 urtez egoera begetatiboan zegoen gizonezko frantziarra, senitartekoen artean gaiztotutako borroka judizial luze baten ondoren hil da. Haren heriotzaren berri jakin eta biharamonean, hain zuzen ere, Espainian eutanasia legeztatu dezaten ekimen gehiago aurkeztuko dituzte borroka horretan dauden hainbat familiak Madrilgo Kongresuan, besteak beste, Maribel Tellaetxe zenaren senitartekoek. Haren seme David Lorente arituko da 'Faktoria'n, Xabier Riezu eta Maite Ubiria tertuliakideekin batera ari direla.
09:00etan ekingo dio magazinari Gorka Otaegik.
Udan, 07:00etatik 12:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.