Itxi

Faktoria

Bakartxo Ruiz

'Chiviteri ezezkoa emateko arrazoiak ere badaude. Zilegi dira bi aukerak'

Udalen osaketan izan zuen jarrera militante askorentzat 'iraingarria' izan zela eta PSNk 'gauzak oso zail' jarri diezkiela azaldu du EHBilduko ordezkariak. Halere, abstentzioa estrategikoa dela dio.

  • Bakartxo Ruiz, Nafarroako Parlamentuko EHBilduko bozeramalea

    Bakartxo Ruiz, Nafarroako Parlamentuko EHBilduko bozeramalea

    8:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Chiviteren inbestidura saioan erabakigarria izango da EH Bilduren jarrera. Koalizio abertzalearen militanteek bihar bozkatuko dute abstentzioaren eta ezezkoaren artean eta erabakia loteslea izango da EH Bilduren talde parlamentarioarentzat. Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak 'Faktoria' saioan adierazi duenez, bi aukeretarako arrazoiak dira zilegiak. Ruizek adierazi du alderdi sozialistak udalen osaketan izandako jarrera 'iraingarria' izan zela militante askorentzat, 'zama handia' ekarri diela eta inbestiduran ezezkoa emateko arrazoiak badirela: 'Ezezkoa emateko arrazoiak ere badaude. Bi aukerak dira zilegiak eta errespetatuko dugu'.

Dena den, Ruizek defendatu du arrazoi estrategikoak lehenetsi dituela mahai politikoak, 'UPN beste lau urte oposizioan uztea' dela helburua, eta horregatik egiten duela abstentzioaren alde: 'Giltza izango gara', azpimarratu du.