Faktoria
Koldo Martinez
'Manu Aierdi ziurtatuta dago Gobernuan, haren lana denek onartu dutelako'
Geroa Bai-k erabakita dauzka gainontzeko kontseilarien izenak. Uxue Barkos Parlamentuko taldeko bozeramale izango dela baieztatu du eta horrek erakusten duela bere 'duintasun pertsonala eta politikoa'
-
Koldo Martinez, Geroa Bai-ko parlamentarioa
9:17 min
Manu Aierdi kontseilari izango da Nafarroako Gobernu berrian ere. 'Izen seguru bat da. Ziurtatuta zegoen hasiera-hasieratik, hark egindako lana denek onartu dutelako', konfirmatu du Koldo Martinez Geroa Bai-ko parlamentarioak. Uxue Barkos jarduneko presidentea, ordea, Parlamentuko lanean arituko da soilik, bozeramale lanetan. Gobernuko karguei uko egin izanak erakusten du, Martinezen arabera, haren 'duintasun pertsonal eta politikoa'.
'Nafarroako politika demokratikoan', gaineratu du, 'adostasunetara iristesko gaitasuna' inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun eta Navarra Sumak, orain arte, ez duela ahalmen hori iritzi dio. EHBilduk, aldiz, 'gobernu anitz eta progresista honen aldeko jarrera hartu duela' azaldu du, erabaki horrek 'poztu' egin duela eta hemendik aurrera adostasunetara iristeko aukerak badaudela iritzi dio. 'Gure lana programa akordio sendo bat ateratzea da, neurri progresistak eta bizikidetzaren aldekoak martxan jartzea. Eta hortik aurrera, bakoitzak erabakiko du', azpimarratu du.