Itxi

Faktoria

ERREPORTAJEA

Etikasi programa, esperientzia "oso aberasgarria"

Polonian eta Ipar Irlandan indarkeriak utzitako arrastoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute Euskal Herriko hainbat ikaslek. Haietako birekin hitz egin du 'Faktoria' saioak.

  • Etikasi programako parte hartzaileetako batzuk.

    Etikasi programako parte hartzaileetako batzuk.

    22:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin martxan jarritako proiektua da Etikasi. Udan, Poloniako Auschwitzen izan dira Zumaiako Batxilergoko 30 ikasle, eta Ipar Irlandan, berriz, Lanbide Heziketako bederatzi ikasle. Ipar Irlandan izan diren Uxue Artigauk eta June Azpiazuk Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan eman dute bizitakoaren berri.

Esperientzia "oso aberasgarria" izan dela nabarmendu dute biek ala biek, eta galdera askorekin itzuli direla. Azpiazuk esan duenez, eskema asko "puskatu" dizkie; Artigauk gaineratu du tentsioak nabariak direla oraindik ere herrialdean: "Ulertzen saiatu gara zergatik erabiltzen duen jendeak indarkeria, zerk bultzatzen dituen hori erabiltzera".

Indarkeria motez, memoria historikoaz, bizikidetzaz eta Euskal Herriko egoeraz ere gogoetatu dute Artigauk eta Azpiazuk.