Itxi

Faktoria

Josu Amezaga

'Lingua franca'

Kultura ezberdinetako biztanleen arteko kolaborazioa izan du hizpide Josu Amezaga EHUko irakasleak.

  • Josu Amezaga

    Josu Amezaga

    2:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Iparramerikar bi daude Suitzako herri batean galduta. Bertako emakume bat hurbildu zaie. 'Bonjour. Parlez-vous français?' galdetu die laguntzeko asmoz. Elkarri begiratu ostean, ezetz adeirazi diote keinu batez turistek. 'Sprichst du deutsch?', emakumeak, eta berriro ere, ezetz, turistek. 'Parlate italiano?', saiatu da emakumea, eta, berriz ere, kale. 'Vorbesti limbba româna?', berdin, poker aurpegia. Etsituta alde egin du emakumeak. 'Agian hizkuntzak ikasi beharko genituzke', diotso batak besteari, ingelesez, noski. 'Zertarako? harek lau dakizki, eta alferrik!'.Suitzako txiste zahar honek dilema sakon bat planteatzen du: zein da kultura ezberdinetako biztanleek elkarrekin hitz egiteko duten biderik egokiena?". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Josu Amezaga EHuko irakasleak.