Faktoria
ELKARRIZKETA
Gari: 'Orain bizitzen ari garena inoiz ez dugu bizi izan'
Euskalduna jauregian kontzertua emango dute gaur eta bihar Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak. Zaleen aldetik jasotako erantzunarekin pozik, "plazera eta ohorea" izaten ari dela dio Garik.
-
Hertzainak taldeko Gari eta Josu Zabala.
5:04 min
Iñaki Garitaonandia 'Gari'-k 'Faktoria' saioan adierazi du ezustean harrapatu dituela zaleen aldetik jasotako erantzunak. "Orain bakarrik geratzen zaigu guk disfrutatzea taularen gainean, eta gure publikoari ere astindu eder bat ematea". Aurreratu du hainbat gonbidatu berezi izango direla gaurko eta biharko kontzertuetan, eta festa giro "ikaragarria" espero dutela. Eskerrak eman dizkie zaleei, "konfiantza emateagatik".
Ez du uste beste kontzerturik emango dutenik. "Daramatzagu pare bat hile topera lanean guzti hau prestatzen, eta indarrak hasi dira pixkanaka agortzen. Orain tokatzen zaigu disfrutatzea".