Itxi

Faktoria

KLIMA ALDAKETA

Esne makinan erosiz, tokikoa kontsumitu eta berrerabili

Anizko Jauregia Esnekiak familia enpresak 2008an jarri zuen martxan Euskal Herriko lehen esne makina, Elizondon. Mikel Azkaratek azaldu digu nola abiatu zuten ideia eta zein bilakaera izan duen.

  • Esnea

    Esnea

    11:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jauregia Esnekiak familia enpresako Mikel Azkaratek 'Faktoria'-n azaldu du hasieran "izugarrizko arrakasta" izan zutela Elizondoko esne makinarekin, jende asko animatu zela eta makinak Euskal Herri osoan ere hedatu zirela, baina gaur egun askok itxi egin behar izan dutela. "Ohitura falta da esne mota hau kontsumitzeko, eta inbertsioa ere nahiko handia izaten da". Elizondoko makinarekin martxarekin, dena den, pozik daude.

Ontziak berrerabiltzeko ideiarekin sortu zen ideia, behin ontzia erosi eta berrerabiltzeko. Makinak ere banatzen ditu botilak, baina jendeak ontzi gutxi erosten duela dio Azkaratek. Esne ekologikoa eta esnekiak saltzen dituzte, eta Jauregian abeltzaintza ekologikoan aritzen dira lanean: "Orain dela 40 urteko maneiua da, gaur egungo teknologia baliatuz. Guk bilatzen duguna ere bada belarretan biodibertsitatea izatea, eta egiten dugun maneiuarekin uste dugu gure lurrak gero eta emankorragoak direla".