Faktoria
Amatiño
'Gizarte duala'
Lan absentismoa eta ongizatea lotu ditu iritzi-emaileak gaurko iritzi-zutabean.
-
Amatiño
2:47 min
"Euskadi da, Estatu espainiar mailan, absentismo laboralik handiena duen herrialdea. Hau da, besterik uste arren, Andaluzian Hego Euskal Herrian baino dezente gutxiago uzten diote lanera joateari. Ezin dugu esan harrotzeko moduko datua denik, baina harritzekoa ere ez da, jakinekoa da-eta, zenbat eta ongizate hobea edo bizimodu altuagoa izan, jendeari gutxiago kostatzen zaiola lanorduak galtzea eta lantzean behin jai hartzea". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko gaurko ''Sinadura'' Amatiñok.