Itxi

Faktoria

Pediatria

Helena Zubillaga: 'Pediatriak biologiatik haratago behatu behar du'

Helena Zubillaga pediatrak haur, guraso eta lankideen omenaldi hunkigarria jaso du Tolosako anbulatorioan erretiroa hartu duenean. Bere lan egiteko moduagatik esker on mezuak jasotzen ari da etengabe.

  • Helena Zubillaga pediatra

    Helena Zubillaga pediatra

    23:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Helena Zubillaga pediatrak argi du formazio oso biologikoa jasotzen dutela medikuek, baina ume bati gertatzen zaiona jakiteko, ondo behatu behar zaiola. Umeari berari eta bere inguru guztiari, familiari eta eskolari. Horretarako behar den denbora hartzea eta umeak goxo artatzea izan da bere lan hildo nagusia eta etengabe formatzen aritzea arlo sikologikoan ere sakontzeko.

Bere taldean lan egindako Arantxa Esnaola erizainarekin ere hitz egin dugu eta biak bat etorri dira, lehen arretaren garrantzia azpimarratzerakoan.