Faktoria
Megaderbia
Bost entrenatzaileak, aurrenekoz, elkarrekin solasean
Egoismorik gabe eta talde lana lehenetsiz egiten duten gidaritza apala aitortu diote elkarri. Lehen mailako entrenatzaile gisa bostak elkartzeko aukera errepikatzea zaila izango dela diote.
-
Asier Garitano, Jagoba Arrasate, Gaizka Garitano, Jose Luis Mendilibar eta Imanol Alguacil
51:50 min
Megaderbia jokatu da gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: Jagoba Arrasate (Osasuna), Gaizka Garitano (Athletic), Imanol Alguacil (Reala), Jose Luis Mendilibar (Eibar) eta Asier Garitano (Alaves) izan ditugu.
Badute denek harremana eta harreman ona gainera. Baina orain arte, ez ziren sekula bostak elkarrekin aritu solasean. Uhinek lotuta jardun dute, seme-alabez eta familiaz, komunikabideez, VARaz, selekzioaz eta banderek. Eta bostak, euskaraz.