Faktoria
ATOPIARPG
'Euskaraz izango da eta bazterkeriatik aterako dugu rolaren mundua'
ATOPIArpg euskaraz sortutako lehen rol jokoak errealitatea izango du abiapuntu, eta euskal kulturako pertsonaiak egongo dira tartean. Durangoko Azokari begira, liburua prestatzen ari dira.
-
Nerea Ansa eta Beñat Irasuegi.
15:34 min
Beñat Irasuegi eta Nerea Ansa ATOPIArpg proiektuaz aritu dira Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Euskaraz sortu eta argitaratutako lehenengo rol jokoa da ATOPIArpg: "Guk mundu bat emango dugu, baina hasiera errealitatea da". Jokatzeko modu ezberdinak jarri nahi dituzte mahai gainean, eta euskal kulturak toki nabarmena izango du.
Proiektuaren bultzatzaileek azaldu duenez, Europan boladan dago rol jokoaren mundua; Euskal Herrian, ordea, "bazterketa moduko batean" dagoela uste dute: "Batzuetan oso modu pribatuan bizi den afizioa da, badu prentsa txarra. Rola ez da kultura bezala hartzen".
Abenduko Durangoko Azokarako, ATOPIArpg-ren liburua prestatzen ari dira. Dagoeneko aurresalmenta martxan jarri dute, atopia.eus webgunean. Proiektu honen parte da Koldo Almandozen Farmazia Beltza argitaletxea ere.