Faktoria
The Doger Cafe, Donostian
Etxerik gabeko txakurren beroa kafe baten bueltan
Euskal Herriko lehenengo The Doger Cafean izan da 'Faktoria'. Donostiako Egia auzoan zabaldu dute kafetegi berezi hau; tokiaren arduradunarekin hitz egin eta txakurrak laztantzeko aukera izan dugu.
-
The Doger Cafea, Egian
12:45 min
Nagore Izagirre txakur hezitzaileak Euskal Herriko lehenengo The Doger Cafea zabaldu du Donostiako Egia auzoan eta 'Faktoria' saioak bertatik bertara ezagutu nahi izan du. Kafetegia da, eta bertan etxe bila dabiltzan txakurrak dituzte; bezeroei txakurrak adoptatzeko aukera eskaintzen diete. Txakurrak zaintzeaz eta euren ongizateaz Imanol Olano arduratzen da, txakurrak ondo eta eroso egotea baita euren lehentasuna. Horrez gain, txakurrak ezagutzera eta eurekin egotera ere joan gaitezke, beti ere aurretik erreserba eginda.