Itxi

Faktoria

Sagar zukua

Sagarraren mama goxoa Ozaetan

Norberak bere sagarrekin etxerako zukua egiteko aukera du Ozaetako kooperatiban. Aurten Barrundia aldean sagar gutxi izan da, udaberriko izotzengatik, baina hala ere 14.600 litro egin dituzte.

  • Ozaetako zuku faktorian lan eta lan

    Ozaetako zuku faktorian lan eta lan

    20:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ozaetako kiroldegiko harmailen azpian dute atonduta sagarra zukutzeko faktoria. Bost urte daramatzate eta arrakasta handia ari da izaten. Arantxa Arrien da zukutegian lan egiten duen pertsonetako bat eta hantxe izan da 'Faktoria', zukua nola egiten duten ikusten, Arantxaren azalpenei esker.

Barrundiako ekonomatoko Esti eta Javier ere hurbildu zaizkigu eta esan digute herriari onura handia ekarri diola zukua egiteko aukera emateak. Alferrik galtzen zen sagar asko sagastietan eta aukera ederra da zukua egitea. Pasteurizatu eta urte osoa bikain irauten du. Zuku botila euro batean ateratzen da.

Zukua egitera lehenengo aldiz sagarrez beteta hurbildu diren Gebara-ko Alizia, Maite eta Ikerrrekin ere hitz egin dugu. Maturanan sagarra erosi eta zukua egitera joan dira Ozaetara.

Aurtengo denboraldia larunbatean bukatuko dute, baina datorren udazkenerako gogoan hartzekoa da Ozaetan eskeintzen duten aukera. Telefono zenbaki batera deitu eta txanda hartu behar da.