Faktoria
Eneko Andueza, PSE-EE
'Autokritika egin behar dugu, duguna aztertu eta ezkerreko botoa bateratu'
Desblokeoa, logikaz, Podemosetik abiatu behar dutela adierazi du eta, ezkerreko indarrak batuta, inbestidurara begira, Kataluniako indar independentisten abstentzioa bilatu beharko dutela
-
Eneko Andueza
5:25 min
"Gauza guztietatik atera behar da autokritika eta atzokoaz ere bai", esan du Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak. Onartu du Pedro Sanchezi ez zaiola hauteskundeetara bigarrenez joateko ariketa nahiko luketen bezala atera baina, autokritika baino, orain blokeoa hausteko garaia dela adierazi du. Azaldu du, "logikaz", Podemosetik hasi behar duela desblokeoak, ezkerreko alderdi guztiak batu behar dituela eta,"konplejorik gabe", Kataluiniako alderdi indenpendentisten abstentzioa bilatu inbestidurara begira.