Itxi

Faktoria

Bernardo Atxaga

'Mundua askoz gozoagoa da horrela: segida batean gaudela pentsatuta'

Lehen izandakoak eta etorriko direnak gogoan eduki ditu idazleak Espainiako Letren Sari Nazionala jaso ondoren eta azpimarratu du euskaratik lor litezkeela gauzak munduko beste lekuetan bezala.

  • Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga

    7:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Letren Sari Nazionalaren aitortzaren bigarren hau 'egun garrrantzitsua' izango du Bernardo Atxagak, sariaren osteko zurrunbiloan,  neurriaz jabetzen hasteko. 'Bezperako neurriek ez dizue balio eta geratzen zara pixka bat, ez aurrera ez atzera. Ea nire burua ondo kokatzen dudan berriro'. Sari hori jasotzen duen euskarazko lehen idazlea izanik, lehen izandakoak (Gabriel Aresti eta Mitxelena aipatu ditu) eta gero etorriko direnak ere eduki nahi izan ditu gogoan asteasuarrak: 'Mundua askoz ere gozoagoa da horrela, segida batean gaudela pentsatuta', azpimarratu du eta iritzi, modu horretan, pentsa litekeela euskaratik 'egin litezkeela gauzak eta lortu litezkeela gauzak munduko beste leku askotan bezala'.