Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Nik ez ditut EAJ eta C's batera ikusten. Inondik ere ez'

Kataluniako independentzia-zaleen kontra jaiotako alderdiak, orain, zein jarrera hartzen duen ikusi beharko dela dio jeltzaleak baina, Sanchezen inbestidura ahalbidetu zutenen babesa lehenetsi du.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

    19:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

EAJk ez du bere burua C's-kin batera ikusten 'inondik inora' Espainiarako gobernagarritasuna bideratuko duen akordio berean. Hala azaldu du Itxaso Atutxa EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak hauteskunde osteko akordioei buruz galdetuta.Espainiako Gobernua desblokatzeko, Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdien babesa lehenetsi du 'Faktoria'n, eta azpimarratu du kataluniarrekin hitz egin beharko duela PSOEk 'bai ala bai' eta bilatu beharko dela, baita ere, Kongresuko alderdi txikien babesa.

EAJk autogobernuaren defentsa eta onartutako transferentziak eta berrietarako egutegia betearaztea eskatuko duela berretsi du eta 'dena betetzen bada, euskal agendan aurrerapausua' izango dela berretsi. Ildo horretan, azaldu du 'kezka oso handiz' bizi dutela VOXek Konstituzio Auzitegi Konstituzionalera etengabe jotzeko egin duen iragarpena.