Faktoria
Aingeru Epaltza
'Bazekiten'
PSOEren eta Podemosen arteko gobernu akordioa hizpide hartuta osatu du zutabea iritzi-emaileak.
-
Aingeru Epaltza
3:24 min
"Akitu dira besarkadak. Bukatu dira maitasun aitorpenak. Isildu dira dantza soinuak. Hutsik dago hondarreko xanpain botila. Taxietan eraman dituzte ezkonberriei bibaka eta goraka ari zitzaizkien azkenak. Biharamuna etorri da Estatuko politikara. Ajea. Bestondoa. Eta bestondoarekin batera, errealitatea. Azken hilabeteetan hainbertze zorabiatu gaituzte beren joan-etorri guztiekin, uste izan baitugu zailena, bi apostoluak, Pedro eta Pablo, ados jartzea zela Madrilen gobernu bat egon zedin. Ez zen hain zaila, ordea. Premia gorria ikusi dutelarik amen batean egin dute lana Sanchezek eta Iglesiasek. Zailena orain heldu da". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza iritzi-emaileak.