Itxi

Faktoria

Bolivia

Armadako sektore batek irauli dezake egoera Bolivian

Evo Morales kargutik kendu ondoren Boliviak bizi duen egoeraz eta egon daitezkeen irtenbideez aritu gara Mikel Aramendirekin eta Jon Sarasuarekin.

  • Bolivia

    Bolivia

    18:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bolivian gerra zibila piztuko ote den beldurra duela adierazi berri du Evo Morales presidente ohiak. Urriaren 20an errepublikako presidentea aukeratzeko egin ziren hauteskundeek krisi politiko larria ekarri dute, eta iruzur salaketen ondoren, Evo Morales dimisioa ematera bultzatu du armadak, askoren ustez estatu kolpe argia izan dena.

Mikel Aramendi 'Faktoria'ko nazioarteko analistaren ustez hauteskundeetako iruzur salaketak lehertu du, bestela ere lehertuko zena. Estatu kolpea lehenagotik pentsatua eta prestatua zegoen Aramendiren ustez, eta hauteskundeetako iruzur susmoa izan ez balitz beste arrazoiren bat aurkituko zuten horretarako.

Jon Sarasua uztailean izan zen azkenengoz Bolivian, eta Moralesen agintearekiko kritiko zirenak gehiago zirela sumatu zuen arren, horrelakorik gerta zitekeenik ez zuen aurreikusi.

Mehatze interesek estatu kolpearekin izan dezaketen loturaz, indigenen egoerak izan duen bilakaeraz edota armadak joka dezakeen paperaz aritu dira Aramendi eta Sarasua.