Faktoria
Idoia Mendia
'ERE-en auzian erantzun politikoa emanda dago'
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak itxitzat eman du auzia. Gainera, PSOE- Unidas Podemos gobernu posible bakarra dela azpimarratu du.
-
Idoia Mendia
23:29 min
Euskadiko Alderdi sozialistak itxitzat ematen du ERE-en auzia. Idoia Mendia PSE-EE idazkari nagusiak 'Faktoria'n esan digunez, aspaldi 'emana dio erantzuna' alderdiak. 'Zigortu dituztenek ez dute goi kargurik, ez daude PSOEn, gure esku ez dago beste ezer egiterik' gaineratu du euskal sozialisten buruzagiak. Ahozko epaiketa hasi aurretik erantzunkizun politikoak eskatu zituztela gogoratu nahi izan du eta horregatik, alderdi barruan bertan, Pedro Sanchezek kritikak kaso zituela. 'Irmoegi izan zelako', erantsi du. Pedro Sanchezek ez du publikoki epaiaren inguruko adierazpenik egin baina, Mendiak ez ditu kritika horiek ulertzen: 'tokatzen denean, aterako da' esan du Faktorian, 'ez dago ezkutatua'.
Gobernagarritasuna
ERE auziaren zigorrak bete betean harrapatu ditu gobernagarritasunerako negoziaketak. Hala ere, Mendiak uste du, ez duela elkarrizketetan eraginik izango: 'PPren balizko abstentzioa urrun zegoen' epaiaren aurretik ere. Negoziaketak zaliak izate nari dira, luzeak ere bai Idoia Mendiaren hitzetan baina, hasi duten bidea, dagoen bakarra dela esan du: 'PSOE-Unidas Podemos gobernu posible bakarra da, beste alternatiba oso txarra da. Inork ez du nahi eskuineko gobernua edo berriz ere hauteskundeetara joatea' .
Alderdi abertzaleen abstentzioa nahitaezkoa izango da, Pedro Sanchez presidente izateko. Katalan-subiranisten botoa lortze aldera, PSOEk ez du edoer onartuko. 'Aldarrikapen subiranistak alde batera uzten baidtuzte eta sozialak mahai gainean jartzen badituzte, elkarrizketa posible izango dela' dio Mendiak. Katalunian egingo diren balizko hauteskundeen zai daude sozialistak. EHBILDUri buruz galdetuta, ezker abertzalearekin ez hitzegiteko erabakia defendatu du: 'oinarrizko printzipio batzuk behar dituzu eta guk ez ditugu partekatzen oinarrizko printzipioak' EHBildurekin.