Faktoria
Ostegunean
Industria 4.0 azoka, 'Faktoria'n
BEcen egin duten azokan izan da Iñaki Guridi lankidea, eta bertan grabatutako erreportajea eskainiko dugu 09:30ean.
-
Azokako irudi bat. Argazkia: EFE
Industria 4.0 azokan izan da Iñaki Guridi lankidea BECen. Bertan elkartu diren hainbat enpresarirekin hitz eginez osatu dugun erreportaia eskainiko dugu osteguneko 'Faktoria' saioan. 08:30ean, Pili Kaltzada, Martxelo Otamendi eta Iker Rioja ariko dira aktualitatearen analisia egiten, eta 08:00ak aurreko 'Sinadura' Aingeru Epaltzarena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Bilboko Azkuna zentroan izango da Esther Murelaga lankidea, 'Berbagunea'ean. Ondoren, komunikabideen entresaka egingo dute Mikel Garcia eta Xabier Landabidea kolaboratzaileek, eta, segidan, Egoitz Bikandi Bizkaiko albaitarien elkargoko presidente-ordearekin hitz egingo dugu: txakurrei amorru txertoa jartzea derrigorrezkoa izango al da? 11:00etan, Navarra Arena eraikinaz hitz egingo digu Mireia Roca arkitektoak eta, ondoren, FormArte ezagutuko dugu, ‘urritasun’ psikikoa dutenentzat arte heziketa zentroa. 12:00etanko orduan, berriz, bi psikologorekin izango dugu hitzordua. Ziortza Karrantzak plazer txikiak izango ditu hizpide, eta Teresa Martinezek, berriz, bizi mugimendu adierazgarria.
07:00etatik 13:00etara lanean ariko da 'Faktoria'.