Faktoria
Aingeru Epaltza
'Ezker abertzalearen pailazoak'
Iruñeko udalak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia bertan behera utzi izana eta Enrique Maya alkateak 'ezker abertzalearen pailazoak' direla esan izana izan du hizpide Aingeru Epaltzak.
-
Aingeru Epaltza
3:08 min
"Ezker abertzalearen pailazoak ote dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots? Ez dakit, bada. Ideologia baten jabe, bai, eta ez dute ezkutatzen, ez talde gisa, ez pertsonaia horien atzetik dauden norbanakoek. Eztabaidatzeko kontua litzateke, hala ere, beren posizionamendu politikoak bidea erraztu edo zaildu dien. Azken batez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, oroz gain, Euskal Herriko pailazorik ezagunenak dira. Eta arrakastatsuenak, puskaz. Aretorik handienak ere betetzeko gauza dira. Haien CDak, haien ipuin liburuxkak, haien jokoak ikastetxeen bitartekaritzarik gabe ailegatzen dira haurren eskuetara. Umeek maite dituzte. Euskal sortzaile aunitzek beso erdia emanen lukete lasartear hauen lanak lortzen duen oihartzunaren laurdenaren truke. Zer formula aurkitu duten, ez nuke erraten asmatuko. Baina ez dut nik asmatu beharrik. Asmatu, beraiek asmatu dutela dirudi. Bete-betean asmatu ere. Horrelako curriculum batek berez justifikatuko LUKE haien presentzia Iruñea bezalako hiriburu bateko besta nagusian". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.