Faktoria
Formarte
Askatasunetik moldatutako artelanak
Bilboko FormArte zentroan sormen artistiko ezberdinen bitartez desgaitasun psikiko eta intelektuala duten pertsonei profesionaldi eta pertsonalki garatzen laguntzen diete.
-
FormArte zentroko ikasle eta hezitzaileak beraien tailerrean eskuak altsatuta
15:56 min
'Faktoria' saioan, FormArte barrutik ezagutu dugu gaurkoan eta horretan lagun izan ditugu bertan lan egiten duen Irati de la Torre eta FormArteko ikasle diren Izaskun eta Miren. FormArtek desgaitasun psikiko eta intelektuala duten artistekin lan egiten du. Irati de la Torrek kontatu digunez, arteak pertsonalki garatzen laguntzen die baina zentroaren helburua haratago doa: ikasleok beraien lanetik bizi ahal izatea. Hori dela eta FormArtek arte galeria baten moduan funtzionatzen du. Interesa duenak hitzordua du FormArteko artistekin datorren astean, azaroaren 28an Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa gelan zabalduko duten erakusketan eta abenduaren 5etik aurrera Ripa kaian egongo dira Bilboko Gabonetako azokan.