Faktoria
Durangorako prest
'Sormena ez dago krisian. Salmenta eta irakurzaletasuna dago krisian'
Xabier Mendiguren, Pello Elzaburu eta Iñaki Aldekoarekin aritu gara argitaletxeetara urtero iristen zaizkien 'ehunka' liburuez. Leitzaran grafikagintzan, Durangorako orain argitaratzen ari direnez.
-
Leizaran inprimategian, Durangorako lanak amaitzen
21:54 min
'Irakurle kopurua igoko balitz sortzaileen hin berean, bestelakoak lirateke gauzak', Xabier Mendiguren Elkar-eko editorearen arabera, maiz esaten dute ofiziokoen artean. Berak bezala, Pamielako Pello Elzaburuk eta Erein-eko Iñaki Aldekoak kontatu dute, hemen ehunka liburu jasotzen dituztela urtero argitaletxeetan. Sormena ez dago krisian, zorionez. Krisian dago salmenta, eta irakurtzeko zaletasuna', azpimarratu du Mendigurenek. Aldekoak gaineratu du, beste literatura batzuetan ere gertatzen dela hori, baina 'gure tamainan, asko nabaritzen dela hori', larria dela hemen. Elkarreko editoreak jakinarazi duenez, liburu baten tiradak ezin dira nahi beste mugatu, ezin litezke kopuru jakin batetik behera jeitis eta autore askok hemen tirada txikien hori baino gutxiago saltzen dute.
Krisiaz, baina batez ere, sortzen denaz eta argitaratzen dutenaz aritu dira hiruak Durangoko atarian. Ofizioaz, bidean egin ikasi duten ofizioaz.
Gaur egun, euskal literaturaturako 3.000 bat liburu argitaratzen dira urtero, horietatik asko eta asko Durango atarian. Horren lekukotza izateko, Leitzaran grafikagintzan ere egin dugu sartu-irtena. Egun hauetan etenik gabe ari dira lanean, azken alean inprimatzen.