Faktoria
900 840 111 telefonoa
Olatz Urgoiti: 'Emakume bakoitzari egokien zaion irtenbidea ematen diogu'
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako arreta-zerbitzu espezializatua eskaintzen du telefono-zenbaki horrek, 24 orduz, urteko 365 egunetan. Deia doakoa eta konfidentziala da.
-
AGINTZARI Gizarte Ekimeneko Kooperatiba
13:19 min
AGINTZARI gizarte ekimenen kooperatiba da. Olatz Urgoiti 900 840 111 telefonoaren harreragilea da, psikologoa. Berak kontatu digu nolakoak eta zenbat dei jasotzen dituzten laguntza psikologikorako telefono horretan, ezaugarri bat dutenak guztiak: biktima beti da emakumezkoa. 2018an 3179 dei jaso zituzten. Emakumeek 112 larrialdietako telefonora edota 016 telefonora deituz gero ere, handik AGINTZARIren telefono-zenbakira bideratzen dira dei guztiak, lankidetza-hitzarmena baitute 2008. urteaz geroztik.